XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Xuc, noski!
- Hik aipatu duk, bada, Brown izeneko neska horri buruzko zerbait, ezta?
- Beharbada, mutila ez da Xuc.
- Nik esaten dudan Macarena Brown hori Bartzelonan bizi zen.
- Ameriketatik etorria?
- Ala joan bazihoan?
- Zeharo galduta nago-eta
Xucek ez zuen aurpegi ederra.
- Horrek ez du graziarik.
- Horrek esan nahi dik beste baten ordez hartu haudala.
- Macarena Browni
- Eman berriro!
- Benetan
Arkuak hautsi arteko algaraka geunden gu.
- Ez omen haiz hi, Xuc.
- Nik ezagutzen nuena ez zegoan hi bezain segail eta ez zeramatzaan horrelako antiparrak, gainera.
- Baina kristoren antza duzue, hi, benetan.
Laurak gure kantari-gitarjoleak Ameriketan izaniko amodioez xehetasun gehiago jakin nahi zituen oraindik, baina Xuc putzura joana zen, bainu bat hartzera: Silvik, bere aldetik, bazkaria egin behar zuen.
Knoxek noraezean zirudien eta alde egitea nahiago izan zuen.
- Arratsaldean etorriko naiz.
- Opari bat ekarriko dizuet.
- Nonbaitetik lapurtutakoa, noski